XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gero behera begiratzen du eta bafadaka: - Zinez oso gora gaude!.
- Oso gora, bai - dio Hannok.
- Eta nola jaitsiko gara?- galdetzen du herensugetxoak.
- Ez dakit ba - dio Hannok.
- Beldur naiz - bafatzen du herensugetxoak.
- Ni ere - dio Hannok.
Herensugetxoak hasten da bat-batean negarrez.
Ukabilak bezalako malkoak.
- O-orain ge-gelditu behar du-dut be-betiko he-hemen goian
- E-eta agur txo-txokolatezko suari.
Hannok ezin du herensugetxoaren negarra entzun.
Sartzen du bere sakelan.
- Zaude isilik!
- Saiatuko naiz.
Ezin, ordea.
Zuhaitza goregia da eta Hannoren beldurra handiegia.
Zorionez, Hannoren aita etxeratzen da une hartantxe.
Laguntzen du.